Eguberrietako plater goxoak prestatzeko tailerra
Zumardikoak elkarteak antolatu du Eguberrietako tailer gastronomikoa. Hondarribiko Batzoki jatetxean emango dute tailerra hilaren 17an. Lekua erreserbatzea beharrezkoa da.
Zumardikoak Elkarteak Eguberrietako tailer gastronomikoa antolatu du. Bi orduz Eguberrietako plater goxoak prestatzen ikasiko dute parte hartzaileek: Kanpaina patea, izokin ketua, haragi fianbrea eta turroia prestatuko dituzte.
Plazak mugatuak dira, beraz aldez aurretik izena ematea beharrezkoa da. Partaidetzak 5 euroko kostua du. Lekua erreserbatzeko 629 405 969 telefonora deitu behar da. Hilaren 17an, arratsaldek 18:00etatik 20:00etara izango da tailerra, Hondarribiko Batzoki jatetxean.