Irun eta Hondarribia, jasangarritasunarekiko konpromisoarekin tinko
Eskualdeko Energia Mahaian 2024an egindako ekintzen balantzea aurkeztu eta eta eskualdeko energia kontsumoari eta isuriei buruzko datuak eguneratu dituzte.
Eskualdeko Energia Mahaia egin berri dute Irun eta Hondarribiko Udalek Bidasoa Biziriken bitartez. Bilkura horretan 2024an egindako ekintzen balantzea aurkeztu eta eskualdeko energia kontsumoari eta isuriei buruzko datuak eguneratu eta jasangarritasunarekiko konpromisoa sendotu dute.
Aurtengo balantzeari dagokionez, funtsezko ekintzei jarraipena eman dietela azaldu du Nuria Alzaga presidenteak. Besteak beste, karbono aztarna neurtzeko eta murrizteko bost plan egin dituzte eta horiek ingurumen onurak sortzeaz gain, bertako enpresen lehiakortasuna indartzen dutela ziurtatu du.
Ekintza horiek guztiak gauzatzeko Gipuzkoako Foru Aldundiarekin duten lankidetza hitzarmena funtsezkoa izan dela adierazi du Alzagak, lan ildo jarraitua ahalbidetu duelako. Datorren urtera begira hitzarmenarekin jarraitzeko ekintza espezifikoak zehaztu gabe dituzten arren egun dituzten egitasmoak mantendu eta indartzeko lanean jarraituko dutela zehaztu du, “jasangarritasun energetikoak Bidasoa eskualdean ardatz nagusi izaten jarrai dezan bermatuz”