108 urte bete ditu Maria Sanchez Gomez irundarrak
Ama Xantalen egoitzara bisita egin dio Cristina Laborda alkateak, eta bere senideekin ospatu du eguna Maria Sanchezek.
Gaur, 108 urte bete ditu Maria Sanchez Gomez irundarrak, eta ohitura denez, Cristina Laborda alkateak bisita egin dio Sanchez bizi den Ama Xantalen Egoitzara gerturatuz. Badajozen jaio bazen ere Irunen egin du bere bizitzaren zati handi bat. Bere senideekin ospatu du bere urtebetetze eguna.
Irungo Udalak adierazi duenez, Sanchez Irungo emakume adinekoena da, nahiz eta hirian 109 urteko gizon bat ere badagoen.