Uvesco enpresa irundarra ez diote Carrefourri salduko
800 milioi euroko proposamena egina zion enpresa frantsesak irundarrari. Uvescok 4.000 behargini eskaintzen dio lana, eta Irunen soilik bederatzi denda ditu.
Hiru urte pasa dira Pai Partner diru funtsa Uvesco enpresa irundarraren akzioen %70-n jabe egin zenetik, eta aurten akzio horiek saltzeko nahieran aritu dira.
Erosle interesdun nagusia Carrefour izan da baina hainbat hedabidek jakinarazi dutenez eten egin dira bi enpresen arteko negoziazioak. Carrefourrek 800 milioi euroko proposamena egina zuen BM Supermerkatuen atzeko Uvesco enpresarentzat.
Eusko Jaurlaritza eta Gipuzkoako Foru Aldundia negoziazio hauei begira egon da, “banatzailearekiko sustraitzea eta tokiko ekoizleekiko harreman ona galtzearen beldurrez”, EITBk jaso duenez. Uvesco Euskal Herrian geratzeko alternatiba bila ibili direla jakinarazi du iturri berak ere.
Uvescok 183 BM Supermerkaturen nagusi da, baita zortzi Super Amara dendena ere. Guztira 4.000 lanpostu sortzen dituen enpresa da. Irunen bakarrik bederatzi denda ditu–horietako bat laster berrirekiko dute–, eta Hondarribian hiru supermerkatu daude. Super Amara denda bakarra dago Irunen.