Rukula eta Eneritz Furyak, larunbatean Psilocybenea Aretoan
Iluntzeko 20:00etan zabalduko ditu ateak Psilocybenea Aretoak larunbatean. Sarrerak eskuragarri daude musikazen.
Larunbat honetan Rukula taldearen eta Eneritz Furyak bakarlariaren kontzertuak izango dira Psilocybenea Aretoan. Iluntzeko 20:00etan zabalduko dituzte aretoko ateak eta sarrerak 7 euroan eros daitezke online edota 10 euroan leihatilan.
Rukula taldea 2014an sortu zen. Rock instrumentala oinarri duen doinu dantzagarri eta eroa bezala definitu dute Psilocybeko kideek. Sorreratik hiru disko kaleratu dituzte, azkena iaz: Tranagarru.
Eneritz Furyak irundarra, berriz, disko berria aurkeztera dator. hhh da haren azken lana, esperimentaziotik eta sustraietatik asko duena. Lan luze honetan pop doinuak, melodiekin, sintetizadoreekin eta erritmo dantzagarriekin nahastu ditu.