Hirigune Historikoko gune berdeen egoera salatu du EAJk
Udal loretzaintzako plantilla murriztu egin dela jakinarazi dute jeltzaleek, udal lorezainetako batek erretiroa hartu duelako. Ondorioz, lorezain bakarra dago Hirigune Historikoko mantentze lanak egiteko.
Hondarribiko EAJk Hirigune Historikoko zenbait eremutako “utzikeria” salatu du ohar baten bidez. Azken asteetan, bizilagunen aldetik, hainbat kexa erregistratu direla ohartarazi dute eta azaroaren 28an egin zen osoko bilkuran alkateari Merkatu Plazaren egoera “txarrari” buruz galdegin ziotenean, alkateak “berririk ez zuela” erantzun ziela deitoratu dute.
Azken hilabeteetan udal lorezaintzako plantilla murriztu egin da, udal lorezainetako batek erretiroa hartu duelako. Hortaz, une honetan lorezain bakarra dago alde zaharreko mantentze lanak egiten. Egoera ikusirik hura ahalik eta azkarren konpontzeko eskatu diote jeltzaleek udal gobernuari.