Irungo Udalaren barkamena, hilaren 4ko ekitaldiko "euskararen presentzia eskasagatik"
Bilera batera deitu ditu 35 elkarteak eta ekitaldian parte hartu zutenak. Euskararen presentzia eskasaren erreakzioekin bat egin du udalak.
Eguberrietako argien pizte ekitaldian euskararen presentzia eskasa izan dela onartu du udalak eta hargatik barkamena eskatu du. Halaber, euskararen faltak “erreakzio ezberdinak” sortu dituela eta udala ez dagoela iritzi horretatik kanpo adierazi dute.
Bide horretan, salaketa egin duten 35 elkarteei eta ekitaldian parte hartu zutenei bilera batera dei egin diete. Helburua, iritzi ezberdinak entzutea izango dela aurreratu dute, eta era horretan, udalak “konpromisoa” berretsi nahi du euskararen presentzia eskasa berriro suerta ez dadin.