Airearen kalitatearen neurgailua, Behobiara
Emisio Baxuko Eremua ezartzeko airearen kalitatea neurtzen ari dira. Bi hilabetez egongo da neurgailua Behobian.
Hiriko hainbat puntutan airearen kalitatea neurtzen ari dira, kutsadura maila kontrolatzeko. Unitate mugikor bat baliatzen ari dira horretarako eta hurrengo bi hilabetetan Behobian jarriko dute neurgailua. Emisio Baxuko Eremuaren proiektuaren parte da neurtze hau.