Irungo emakumeen etxeak batzar orokorra egingo du astelehenean
Palmera Montero zentro zibikoan izango da batzarra 17:45ean.
IEEE Irungo Emakumeen Etxea elkarteak bazkideak deitu ditu batzarrera. Hilaren 9an, astelehenean, izango da bzatar orokorra 17:45ean Palmera Montero zentro zibikoan, 5. aretoan.
Batzar horretan, aurten egindako jardueren balantzea izango dute langaia, baina ez hori bakarrik, izan ere, Zuzendaritza Batzordeko hainbat kargu ere berritu behar dituztela jakinarazi dute, horien artean, lehendakaritza. Bazkide guztiak deitu dituzte parte hartzera.