Gipuzkoa Gazte Tour Irunen bukatuko da
Hilaren 14an ikuskizun berezi batekin bukatuko da Gipuzkoa Gazte Tourra. Bertako artista ugari izango dira bertan.
Gipuzkoa osoko hainbat herrietatik ibili ondoren, Gipuzkoa Gazte Tour 2024k Irunen emango dio itxiera aurtengo programari. Ocer eta Rade eta Las Ninyas del Corro artista urbanoen zein Siskata, Tual Msk, Kono & El Negro, Kroakass.session eta Kepa artista lokalek parte hartuko dute, eta aurkezle lanetan Ayvee (Andrea Vitoria) arituko da.
Gipuzkoa Gazte Tour programa aldundiko Gazteria Departamentuak antolatzen du, eta 16 eta 25 urte bitarteko gazteei zuzenduta dago. Irungo Udaleko Sergio Alzaga zinegotziak azaldu duenez, apustua egin dute aurten Gazte Tour programa Irunera ekartzeko, “funtsezkoa delako gazteentzako jarduera erakargarriak ekartzea”.
Hilaren 14an izango da ikuskizuna, Urdanibia plazan, 19:00etatik aurrera. Kontzertuak doan izango dira.