Lanpostu zerrenda egokitu eta handitu du Irungo Udalak
Hamar lanpostu baino gehiago finkatu eta beste hiru lanpostu berri sortu dituzte. Aldaketak etorkizuneko erronkei aurre egiteko egin dituztela azaldu dute.
Irungo Udalak hamar lanpostu baino gehiago finkatu eta beste hiru lanpostu berri sortu ditu. Errefortzuak beharrezkoak zirela iritzita azaroaren 29ko osoko bilkuran onetsi zuten aurrekontu plantilla eta lanpostu zerrenda aldatzea.
Aldaketa honekin “pertsonentzat pentsatutako hiri eredu baterantz” egiteko aurrerapausoa eman dutela adierazi du Sergio Javier Langilego ordezkariak. Honako errefortzuak etorkizuneko erronkei aurre egiteko prestatze aldera egin dituztela gaineratu du. Izan ere, onespen honen ondorioz 2024-2027 urteetarako enplegu publikoa antolatzeko planean jasota dituzten konpromiso asko gauzatuko direla ziurtatu du.
Lanpostu aldaketak honako hiru egoeren baitan egin dituzte: Berriki hutsik geratu diren titularrak edo erretirotik hurbil dauden lanpostuak egokitu, beste batzuk berradskribatu, eta azkenik koiunturako lanpostuak finkatu dituzte.
Bestalde, datozen hilabeteetan herritarren segurtasunaren eta bizikidetzaren arloa berrantolatzeko prozesu bat hasiko dutela jakinarazi du udalak: udaltzaingoa berrantolatzeko eta haren egitura indartzeko, zehazki.