Zinema eta buru osasuna, zineforumean
Agifes elkarteak antolatu du eta buru osasuneko arazoen ezagutza zabaltzea da xedea. Hilaren 10ean izango da proiekzioa Amaia KZn, 19:00etan.
Agifes, buruko gaixotasunak dituztenak eta haien familiarrak laguntzeko elkarteak zineforum bat antolatu du hilaren 10erako eta zinema eta buru osasuna izango dituzte hizpide. Horretarako, Inocencia interrumpida pelikula eskainiko dute; Susanna Kaysen idazle estatubatuarraren memorietan oinarritutako drama da eta mugako nortasun nahasmenduarekin diagnostikatu ondoren bizitako esperientzia kontatzen du.
Proiekzioaren ondoren filmaren mezuan sakontzeko solasaldia zuzenduko dute Agifeseko kideek. Egitasmoaren helburua, buru osasuneko arazoen ezagutza zabaltzea da, baita buru nahasmendua duten pertsonen gizarteratzea sustatzea ere. Irungo saioa Amaia KZn izango da eta 19:00etan hasiko dira. Sarrera doakoa da.
Zinema ziklo honek formatu ibiltaria daukala azaldu dute, hau da, Gipuzkoan zehar mugitzen dira. Herri bakoitzean saio bakarra eskaintzen dute eta ikasturte honetan Andoainen, Arrasaten, Zumarragan eta Donostian egongo dira.
Filmaren testuingurua 1960. urtean oinarrituta dago eta garai hartako ospitale psikiatriko bateko paziente gisa Kyasenen bizipenak kontatzen dira. Aktore nagusia Angelina Jolie da eta Oscar saria irabazi duen film honi esker.