Trafiko mozketak bihar, Eguberrietako argiak pizteko ekitaldiagatik

Irunbusen laugarren lineak eragina izango du, baita Gipuzkoa hiribidean eta Kolon pasealekuan ere.

Gabonak Argiak

Bihar, Eguberrietako argiak piztuko dituzte ekitaldi baten bidez, eta eragina izango du hiriko trafiko zirkulazioan. Gipuzkoa hiribidean eta Kolon pasealekuko mozketak 17:35etatik 18:15etara izango dira, Nafarroa hiribideko eta Eliza kaleko bidegurutzeraino. Bestetik, San Martzial kalea ere mozstuko dute SArgia kaleko bidegurutzetik aurrera, 18:00etatik 20:30etara.

Irunbusen laugarren linean ere eragina izango du ekitaldiak, eta San Jose Langilea eta Urdanibia plazako geltokiak bertan behera egongo dira 18:45etatik 20:15etara. Antzaraneko eta zentroko paradetatik ere ez da pasako autobusa 17:45eatik 18:15etara.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.