Saltokien erakusleiho lehiaketa, abian
Hamairugarrenez antolatu du Hondarribiko Udalak saltokien erakusleiho lehiaketa. Izen ematea hilaren 13ra arte zabalik izango da.
Hilaren 13ra arte izango dute Hondarribiko saltokiek Erakusleihoen XIV. Lehiaketan izena emateko aukera. Lehiaketa honen bidez herria eguberrietako motiboz apaintzea da helburua. Erakusleihoek gutxienez urtarrilaren 6ra arte egon behar dute jarrita.
Parte hartu ahal izango dute kalera ematen duten erakusleihoak dituzten establezimedu guztiek, baldin eta martxan baldin badaude. Epaimahaiak sormena, diseinua, irudi komertziala eta eta produktuaren aurkezpena izango ditu kontuan.
Lehen hiru hautatuek 450eko, 300eko eta 200 euroko saria jasoko dute. Izen emateak Hondarribiko Udal webgunean jasoko dira. Egin klik hemen.