Errugbian, 14 urtez azpikoen txanda
Txingudi-Baztan-Orereta taldea Iruñera joango da puntu bila eta sailkapeneko bigarren postuari eustera.
Asteburu honetan Txingudi Errugbiren 14 urtez azpiko Txingudi-Baztan-Orereta taldeak jokatuko du ligan Iruñean, bertako Iruña RC taldearen kontra. Azken norgehiagokan 34 eta 14 irabazi zuten Plaiaundikoek La Unicaren kontra eta bost puntu poltsikoratu zituzten. Bigarren postuan daude.
Iruñeak partida bakarra jokatu du denboraldi honetan eta garaipena dastatu zuten. Zarautz-Beltzak taldearen kontra izan zen eta 21 eta 12 bukatu zuten markagailuan. “Nafarren aurka ez da erraza, baina beltz eta txurikoak oso motibatuta daude aurtengo ligari begira” adierazi dute Plaiaundikoek.
Biok Txingudik berriz, lagunarteko partida jokatuko du Plaiaundik datorren abenduaren 7an. Partida honetan Euskadiko txapelketara sailkatzeko aukera guztiak izango ditu jokoan. Bilbotarak Euskal ligako B multzoan gonbidatu moduan ari dira, eta beraz, hurrengo asteko partidako emaitzak ez du eraginik izango sailkapenean.
Dena den, talde gaztea eta kalitatezkoa dela erakutsi dute jokatu dituzte partidetan. Izan ere, aurreko astean B multzoko liderrari, Gaztediri, bere etxean garaitu zioten. Jokalari berrienak zelaira ateratzeko aukera izango dute partida horretan.