Jatetxeetako janari hondarrak, ontzi berrerabilgarrietan
Gourmet Bag 2024 proiektuari atxiki da Irungo Bodegon Sotero jatetxea, eta abendua bukaera bitartean ontzi berrerabilgarriak erabiliko ditu bezeroek janari hondarrak eraman ditzaten.
Impact Hub Donostiak aurtengo Gourmet Bag 2024 proiektua aurkeztu du, elikagaien xahuketa murrizketa eta Gipuzkoako ostalaritzan jasangarritasuna sustatzea helburu duen proiektua.
Kanpaina hau Gipuzkoako Foru Aldundiak babestu du, eta Gipuzkoako hainbat jatetxeetan berrerabili daitezkeen ontziak eskaintzean datza, janari hondarrak eramateko. Dagoeneko martxan dago ekimena eta abenduaren bukaera arte egongo da, iraupenean luzatzeko aukerarekin. Ekimen pilotua dela zehaztu du aldundiak.
Era horretan, hondakinak murriztu nahi dituzte eta jasangarritasuna sustatu. Ontzi hauek erabiltzen dituzten bezeroek berriro bueltan eraman beharko dituzte ontzi hauek. Guztira herrialdeko zazpi jatetxek hartuko dute parte, tartean, Irungo Bodegon Sotero jatetxea.
Parte hartzen duen establezimendu bakoitzak Pack Gourmet izeneko sorta bat jasoko du, itzultzeko 25 ontziz eta 50 paper-poltsaz osatuta dagoena.
Jardunaldi teknikoa
2025eko urtarrilean Elikagaien Galerak eta Xahutzeak Prebenmitzeko Lege berria indarrean sartuko da, eta lege berri honi buruzko Horeka izeneko jardunaldi teknikoa eskainiko dute Donostiako Arima Hotelean abenduaren 9an, 09:00etatik 13:00etara.
Jardunaldi honetan ostalaritza sektoreari zarriko dizkioten betebehar garrantzitsuak izango dituzte hizpide. Jardunaldi hau diseinatuta dago lege berri honetara egokitzeko beharrezko ezagutzak eta tresnak eskaintzeko, eta sektorean praktika jasangarriak sustatzeko. Parte hartzeko izena eman beharra dago Gipuzkoako ostalarien elkartearen orrialdearen bidez.