BAT lehen aldiz, Espainiako 20 urtez Azpiko Taldeen Txapelketan
Gizonen kategorian arituko dira eta lehia estua espero dute, sailkapeneko puntu diferentzia txikia delako. Amestera joango dira BATekoak.
Historia egitera doa Bidasoa Atletiko Taldea (BAT). Izan ere, lehen aldiz Espainiako 20 Urtez Azpiko Gizonen Taldeen Txapelketan hartuko dute parte, Espainiako Estatuko zortzi talde hoberen artean sailkatzea lortu ondoren. “Garaipen honek atleta gazteen talentua eta esfortzua erakusten du” adierazi dute.
Bidasoko taldea 10.313 punturekin sailkatu da eta bosgarren daude. Gainera, sailkapenean aurretik dituzten taldeekin duten puntuen aldea txikia da eta horrek aukera zabala uzten diela emaitza esanguratsuak lortzeko uste du BATek. “Amets handiak edukitzeko moduan gaude” adierazi dute.
Sabadellera (Herrialde Katalanak) joango dira eta lehian arituko dira Castelloko hondartzak (Playas de Castellon); A.D Marathon; Trops- Nerjako kobazuloa (Trops-Cueva de Nerja); Bartzelona; Delsur Coop La Palma; UCAM Cartagena; eta Unicaja Jaen Barrualdeko Paradisua (Unicaja Jaen Paraiso Interior).
Hamasei atleta joango dira Sabadellera eta honako hauek izango dira:
- 60 metrotan, Egoitz Mikelarena.
- 200 metrotan, Ander Aristi.
- 400 metrotan, Seckou Sissoko.
- 800 metrotan, Alai Cabello.
- 1.500 metrotan, Ander Aramendi.
- 3.000 metrotan, Mikel Aramendi.
- 60 metro hesietan, Jon Gajate.
- Luzeran, Luken Aizpurua.
- Jauzi hirukoitzean, Oinatz Almagro.
- Altueran, Aritz Zuazo.
- Pertikan, Jon Izagirre.
- Pisu jaurtiketan, Xuban Yarza.
- 4×4 metro errelebotan, Egoitz Mikelarena, Ander Aristi, Markel Garrantxo eta Hugo Vazquez.