Bi hondarribiar ezker hormako kluben arteko Gipuzkoako Txapelketako finalean
Mattin Bereau Sagarzazuk eta Iker Enparan Goikoetxeak ordezkatuko dute Hondarribia. Danok bat taldeko puntistak izango dituzte aurkari.
Bihar arratsaldean ezker hormako kluben arteko Gipuzkoako Txapelketako finala jokatuko da Mutrikun, kadete, jubenil eta nagusien bigarren mailan, 19:00etatik aurrera.
Jubenil kategorian izango du Hondarribiak ordezkaritza. Mattin Bereau Sagarzazuk eta Iker Enparan Goikoetxeak osatutako bikoteak Danok bat taldeko Izei Garcia Lekube eta Ekhi Lete Sanchez izango dituzte aurkari.