Kooperatibak eratzeko programa abiatu du BDS Koop-ek
Ekintzailetza sozial eta eraldatzailetik kooperatibak eratzeko programa da. Enpresa plan bat egitetik harago doa BDS Koop-en laguntza.
Ekintzailetza sozial eta eraldatzailetik kooperatibak eratzeko programa abiatu du BDS Koop elkarteak. Gizartearen beharrei begira arituko diren enpresak laguntzeko egitasmoa da martxan dena, ikuspegi feministak ekologista eta sozialetik. Eusko Jaurlaritzaren Ekonomia Sailaren laguntza du.
Programa pertsonalizatua da. Hau da, ekintzailearen beharren arabera antolatzeko aukera ematen du, haren denbora beharretara ere egokituz. Enpresa ideiatik hasi, eta horren eguneroko lanak planteatu eta garatzera iristea da egitasmoaren oinarria. Osorik euskaraz egiteko aukera dago.
Programarekin bat egingo dutenek ez dute enpresa plan bat soilik garatuko. Hura sortu eta martxan izateko urrats guztiak egikaritzeko bidelagun izango da BDS Koop 60 orduko laguntzarekin bitartez: administrazio kudeaketak, diru laguntzen eskaera eta komunikazioan bultzada ematea daude bidelagun izate horren muinean.
Bidasoko elkartearen proposamenarekin bat egingo duten egitasmoek eraldatzaileak behar dute izan, eta horrek ekologia iraunkortasuna nahiz eraldaketa soziala bilatu behar ditu, genero ikuspegitik landuta eta lurraldeko kulturara integratuta.
Ekintzailetza programari buruz gehiago jakiteko, 843 74 01 98 telefono zenbakira dei daiteke, baita haien posta elektronikora idatzi ere.