Nestor Basterretxearen Irun ezagutzeko, bisita gehiago
Sortzaileak hirian utzi duen arrastoa ezagutzeko bi bisita gidatu egingo dituzte abenduaren 14an eta 28an.
Arrakasta izan zuten aurreko aldikoak, eta gehiago egitea erabaki du Irungo Udalak. Nestor Basterretxeak hirian utzitako arrastoa ezagutzeko beste bi bisita gidatu antolatu dituzte hilaren 14 eta 28rako (larunbatak dira). 10:00etan hasiko dira biak ala biak Nafarroa hiribideko iturritik. Fernando Garcia Nieto historialariak emango ditu azalpenak, gaztelaniaz. 90-120 minutu arteko iraupena dute bisita horiek, eta doan dira.
Abenduaren 2tik aurrera eman dezakete izena hala nahi dutenek. Hori egiteko, posta elektroniko mezua bidal behar da (egin klik hemen hara iristeko). Plazek muga dute, eta horiek izen emateen hurrenkeraren arabera esleituko dira.
Basterretxeak hiriari egindako ekarpena askotarikoa eta handia da. Horren berri izateko, baliatu esteka hau.