Udal-bulegoak handitzeko aukera izango du udalak
Espainiako Gobernuak 'Remery Etxea' erabiltzeko lagapena luzatu dio Hondarribiko Udalari. PSE-EE pozik agertu da.
Espainiako Gobernuak Remery Etxea erabiltzeko lagapena luzatu dio Hondarribiko Udalari. Panpinot kalean dagoen eraikin da eta udalak udal bulegoak handitzeko erabiliko du. Etxe horrek 135 metro karratuko hiru solairu ditu. Eraikin historikoa da eta egun Arma Plaza Fundazioaren udal bulegoak daude.
Hondarribiko PSE-EEk lagapena ospatu eta herriaren beharretara egokitutako espazio baten behrra nabarmendu du: “udal-bulegoak handitzea ahalbidetzeaz gain, gure hirirako eraikin enblematiko baten kontserbazioa ere bermatuko du. Ziur gaude neurri honek Hondarribiko kultura eta administrazio eskaintza sendotzen lagunduko duela”.