Frankismo garaiko lesbofobia, pantailara
'Lesvisibles' dokumentalaren proiekzioa eta solasaldia antolatu du Lumak Haize Irungo Harrotasun Kritikoa taldeak. Ostiral honetan izango da, Palmera Monteron.
Aldarte zentroak sortutako Lesvisibles proiektatuko du Lumak Haizek ostiral honetan (hilak 29) Palmera Monteron, 18:30ean.
Dokumental honek LGTBI+ memoria historikoa berreskuratzeko funtsa du, frankismo garaian Euskal Autonomia Erkidegoan nerabezaroa eta gaztaroa bizi izan zuten zazpi emakumeren testigantzen bitartez. Emakume hauek lesbiana eta feminista gisa sozializatu ziren, testuinguru errepresibo eta guztiz lesbofobo batean.
Dokumentala ikusi ondoren, hausnarketarako tartea egongo da protagonistetako batzuekin. Sarrera librea da.