Joxerramon Bengoetxea irundarra, EHUko errektore berria
Sei urtez izango da EHUko errektore, atzo unibertsitate honetako hauteskundeak botoen %63,63rekin irabazi ondoren.
Atzo egin ziren erretore berria hautatzeko hauteskundeak EHUn, eta azken hamasei urteetan lehen aldiz bi hautagai bozkatzeko aukera izan dute EHUren parte diren 50.000 lagunek: Eva Ferreira eta Joxerramon Bengoetxea. Iluntzean jakin ziren emaitzak eta Bengoetxea irundarra nagusitu da botoen %63,63rekin.
Hartara, datorren sei urteetan EHUko errektorea izango da Bengoetxea eta “norabide aldaketa” ekarriko duela jaso dute BERRIAn. Botoen portzentaiak eta horien analisiak lotura honetan kontsulta daitezke. Bengoetxea, besteak beste, zuzenbidean doktorea eta honoris causa doktorea da Helsinkiko Unibertsitatean.