Daniel Higienicok kontzertua emango du hilaren 30ean
Hilaren azkenean izango da saioa Kabigorrin, 19:30ean. Sarrera gonbidapenen bidez izango da, eta e-mail bidez edo barran eskatu behar da.
Daniel Higienicok kontzertu bat emango du abestiak, umorea, gogoeta, musika eta antzerkia tartekatuz eta ondorioz, “ikuskizun dibertigarri bezain sailkaezin bat” emango du.
Abeslari eta konpositore gisa nabarmentzen da batez ere Higienico, baina zenbait liburu ere argitaratu ditu. Daniel Higienico taldeari eta Quartet de Baño Band taldeari esker lortu zuen ospea artistak, baina batez ere El Hombre Cucaracha pertsonaiari “zor” dio bere izena.
Tabernetan, aretoetan, antzokietan eta abarretan aritzen da gaur egun bakarkako zein bikotekako lanekin. Ekitaldiaren antolatzaileek diote Daniel artista ia sailkaezina dela, baina bere kantuek bere letra burutsu, politikoki oker zein lotsagabeengatik eta erritmo itsaskorrengatik nabarmentzen direla diote, askotan antzerkira kantura baino gehiago hurbilduz.
Sarrera gonbidapenarekin izango da, eta email bidez edo barran bertan eska daiteke. Hilaren 30ean izango da saioa, 19:30ean.