Aiako Harrian lau mikro hezegune inauguratu dituzte
Parke naturalean karbono hustubideak sortuko dituzte, eta Gipuzkoako biodibertsitatea indartuko dute. Finantzazioa 14.000 eurokoa izan da.
Aiako Harria parke naturaleko Lasain Gogortegin lau mikro hezegune sortu dituzte, klimaren erresilientzia hobetzeko eta espezieen kontserbazioa sustatzeko. Proiektu hau Naturklima Fundazioak sustatu du, Irungo Udalarekin lankidetzan eta Gipuzkoako Borondatezko Karbono Funtsak 14.000 euroko inbertsioa egin du. Bertara bisita egin du Cristina Laborda alkateak, Jose Ignacio Asensio Jasangarritasuneko diputatuarekin batera.
Lau mikro hezeguneek 270 metro karratutik gorako azalera daukate, eta karbono hustubide gisa balioko dute. Horrez gian, ekosistema berriak sortuko dituzte, espezien kontserbazioa eta funtsezko zerbitzu ekosistemikoak ematen lagunduko dutenak.
Tokiko ekimena dela adierazi du Asensiok eta horrelako proiektuek klima aldaketaren aurkako borrokan eta biodibertsitatearen kontserbazioan zuzenean lagunduko duela uste du. Era berean, publikoaren eta pribatuaren arteko lankidetza sustatzen duela nabarmendu du. Labordak ere bide berdinetiuk jo du eta erakundeen arteko aliantzei eta lankidetza publiko pribatuari balioa eman dio.
Mikro hezegune bakoitza bere inpaktu ekologikoa maximizatzeko diseinatuta dago; 80 zentimetro arteko sakonera daukate eta 68,4 metro koadroko azalera. Perimetroa jarri duten inguruak, ditu aziendako animaliak ez sartzeko. Halaber, intsektuak eta anfibioak garatzen errazteko zurezko metaketak eta adarrak jarri dituzte inguruan.
Putzuetako bat sortzeko lan komunitarioa egon dela atzean azaldu dute eta lan horretan Borondatezko Karbono Funtsa eman zuten enpresetako langileak sartu ziren.
Mikro hezegune hauek mikroklima proiektuan sartu dira, eta proiektu horren gidaritza Naturklima eta Aranzadi Zientzia Elkartea da. Proiektu honekin habitat horien bilakaera monitorizatzen dute, klima egokitzen diren ebaluatzeko.