Udal aurrekontu proiektua herritarrei aurkeztu diete
Aurrekontuaren ildo orokorrez arituko da Nuria Alzaga Ogasun ordezkaria abenduaren 2an. Palmera Monteron izango da saioa.
Abenduaren 2an udal aurrekontu proiektuaren ildo orokorrak aurkezteko saio ireki bat eskainiko du Nuria Alzaga, Ekonomia eta Ogasuneko ordezkariak. Palmera Monteroko bosgarren salan izango da, 18:00etan. Ez da aurretik izena eman behar bertaratzeko.