Laugarren ezki bat moztuko dute gaur Dario de Regoyos kalean
Igandean izandako haize bolada handiek ondorioz moztuko dituztela azaldu du udalak. Errepidea itxita dago 15:00ak arte.
Igandean (hilak 24) haize bolada handiak izan ziren Irunen eta horren ondorioz ezki bat erori zen GI-636 errepidera, Juan Thalamas Labandibar kalean, hain zuzen. Errepidea itxi behar izan zuten, zuhaitzen erorketa arriskuagatik, baina atzo dagoeneko errepidea irekita zegoela baieztatu zuen Irungo Udalak.
Izan ere, atzo beste hiru ezki gehiago moztu zituzten segurtasun arrazoiak medio, eta segidan, errepidea berriro ireki zuten Iparragirre eta Gazteluzahar kaleen artean. Hartara, ibilgailu guztien zirkulazioa irekita dago Behobiaraino.
Gaur, baina, laugarren ezki bat moztuko dutela jakinarazi du udalak eta horretarako errepidea itxita dago 15:00ak arte. Zuhaitza mozteko azterketa teknikoak moztea balioztatu duela adierazi du udalak.
Udalak nabarmendu nahi izan du hiru hilean behin ezkien kontrola egiten dutela eta azken kontrol hori urrian izan zela. Helburua, ezkiak babestea eta bere lerrokadura mantentzea “ziurtasunez eta segurtasunez” dela azaldu dute. Zuhaiztiaz arduratzen den espezializatutako enpresa arduratzen da horretaz.
Bestetik, bigarren enpresa batek urtero Dario de Regoyos kaleko ezkien berrikuspena egiten du. halaber, enpresa honek lerrokaduren berrikuspena haizeteen edo eurien alarma gertaera baten ondoren da egiten duena. Ainguraketen eta euskarrien aldizkako kontrola, eta zartatutako aleen aldizkako kontrola garapena zaintzako ere egiten dituzte.
Mozketak
Gaur goizean zehar Behobiatik Nafarroara joateko noranzkoan itxita egongo da GI-636. Trafikoa desbideratu egingo da Jose Maria Franco Iparragirre eta Teodoro Murua kaleetan zehar, Gazteluzar ibilbidea noranzkoan, Dario de Rogoyos kaleko bidegurutzera iritsi arte, Lastaola Postetxeko sarreratik irtengo da N-121 errepidera arte.
Aldiz, Nafarroatik datorren trafikoa Behobiako zubitik desbideratuko da Irunen Iparralde hiribidieko Santiagoko zubitik sartzeko. Bestalde, Irunbuseko L1 linea Dunboaraino iritsiko da soilik, eta ez da ez Artian ezta Behobian sartuko.
Azkenik, Toki Alai ikastetxera iristeko afekzio gutxien izateko harremanetan dela udala eskolarekin baieztatu du udalak.