Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Euskara

Euskarak aurtengo bere egunean ez du zer ospatu

Euskararen kontrako oldarraldiaren aurrean Irunen mobilizatzeko dei egin dute Irungo euskaltzaleen hainbat eragilek. Hizkuntza politiketan «jauzi bat» behar dela aldarrikatuko dute abenduaren 3an.

Alaine Aranburu Etxegoien
Irun
2024/11/26

Oldarraldiak ez du etenik, eta Euskararen Egunean elkarretaratzera deitu dituzte irundarrak AEK-k, Aitzondo Irungo Euskara Elkarteak, Betti Gottik eta Irunabar Irungo Bertsoaren Bilguneak. Euskararen normalizazio eta biziberritzea lehentasuna izan dadin eskatuko diete erakunde publikoei. Deialdia San Juan plazan finkatu dute, 19:00etan. 

Euskarak eta euskaldunek ospakizunerako baliatu beharko zuten abenduaren 3a. Aitzitik, Euskalgintzaren Kontseiluak egindako adierazpenei «ezin» dietela entzungor egin salatu du Beñat Alzaga AEK-ko zuzendariak, eta zerrendatu egin ditu euskararen kontrako azken berriak eta haien aurrean egindako mobilizazioak: «Urriaren 29a, oldarraldi judizialaren kontrako elkarretaratzea, irundarron kontrako enegarren erasoa salatzeko eguna; eta hilaren 9a, ofizialki larrialdi linguistikoan gaudela adierazi zuten eguna».

Euskara «larrialdi linguistiko» baten aurrean dago eta oldarraldi judizialetik harago doala ohartarazi dute Irungo euskalgintzaren eragileek. Euskararen erabilera soziala «ahula» da, hau da, egunerokotasunean %17k erabiltzen dute euskara gehiagotan erdara baino. Datu horren aurrean kezka adierazi dute, egunerokotasunean oso hiztun gutxi dituelako euskarak. «Ahultasun horrek lotura estua du euskararen eta euskararen hiztun komunitatearen estatusarekin» zehaztu dute. 

Neurri egokiak, «epe laburrean»

Euskara ofiziala da Hego Euskal Herrian, eta ukatua duela ofizialtasuna Ipar Euskal Herrian eta Nafarroako zati handienean gogoratu dute. Hargatik, egungo joera soziolinguistikoak eta egiturazko arazoak eraldatzeko neurri egokiak «epe laburrean» hartzeko exijitzeko kalera irteteko deia egin dute. Berehala egin ezean, «atzeraldia» etorriko da. 

Hizkuntza politikan «jauzi bat» egitea ezinbestekotzat jo dute eta instituzioei dagokiela «ausart jokatzea, adostasun sozialari erreparatzea, eta euskaldunok erdigunean jartzea» adierazi dute. Euskara ofiziala den eremuetan euskararen aldeko hizkuntza politikak «eraisten ari» diren epai sorta gertatzen ari dela salatu dute. Epai hauek, «normalizazio eta biziberritzearen aurkako» oldarraldi judizial gogorrak dira.

Globalizazioaren eragina ere izan dute hizpide, eta ahultasuna areagotu egin duela deitoratu dute. Globalizazioaren eta bizitzaren digitalizazioaren eraginez hizkuntza hegemonikoak are eta hegemonikoagoak dira, hizkuntza minorizatuak are eta zaurgarriagoak diren bitartean.

Dena den, euskara larrialdi linguistikoa bizitzen ari dela esatea ez dela arrangurarako deia esan dute, euskararen normalizazio eta biziberritzea onbideratzeko lehen urratsa emateko modua dela baizik. «Biziberritze eta normalizazio prozesuak guztiok behar gaitu» aldarrikatu dute. Denek batera aldarri hauek ozen oihukatzeko, abenduaren 3an San Juan plazan biltzeko deia errepikatu dute.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.