Irungo Udalak indarkeria matxista desagertzeko konpromisoa berretsi du
Elkarretaratzea egin dute San Juan plazan. Euskal erakunde publikoek egin bezala, indarkeria matxista ukatzen dituzten diskurtsoez ohartarazi dute.
Indarkeria Matxistaren Kontrako Egunean adierazpen instituzionala publiko egin eta elkarretaratzea egin du San Juan plazan Irungo Udalak. Indarkeria hau gaitzesteaz gain, hura desagerrarazteko konpromisoa berretsi dute eta lan hau gainerako erakundeekin eta gizarte osoarekin koordinatuta egiten jarraituko dute.
Erakunde publikoek egin bezala, Irungo Udalak ere fokua jarri du indarkeria matxista ukatzen duten diskurtsoetan eta adierazi dute diskurtso hau eskuin muturra aurrera egiten ari den testuinguruetan hauspotzen ari dela. “Emakumeen eskubideen aurrerabideen kontrako erreakzio honek emakumeen eta heien inguruaren kontrako indarkeria banalizatzen du. Eta harago ere badoa, berdintasunaren aldeko eta indarkeria matxistaren aurkako lege aldaketek gizonak biktimizatzen dituztelako ustea zabaltzen baitute”.