Dunboan, Katean eta Larreaundin aparkalekuak egiteko bideragarritasuna aztertzen ari da udala
Azterlan horiek egiteko aurrekontua 139.000 eurokoa da, eta aparkalekuen problematikari erantzuteko udalaren proiektuaren parte da.
Irungo eremu publikoaren zati handi bat ibilgailu pribatuaren aparkalekuek okupatzen dute eta Irungo Udalak adierazi du eremu horiek oinezkoentzat izan daitezen berreskuratzeko lanean dabilela.
Zentzu horretan, aparkalekuak murriztu dituzte eta horrek aparkaleku arazoa ekarri du ere. Hartara, problematika horri aurre egiten lanean dabiltzala azaldu du udalak, eta gaur jakinarazi dute Katean, Larreaundin eta Dunboan aparkalekuak egiteko bideragarritasuna aztertzen hasi direla.
Ikerketa hori egiteko eta proiektuak gauzatzeko 139.000 euroko aurrekontua onartu dute. Larreaundiren kasuan Berio kalean parkinga egiteko enkargua egin dute, 60.000 eurorengatik; Dunboan aparkalekuaren egikaritze proiektuaren eguneratzea da eskatu dutena, 44.000 euroan; eta Katean hautabideen eta funtsezko altuerako aparkaleku baten proiektua ikertzeko galdegin dute, 35.000 euroko aurrekontuarekin.
Udalak gogoratu du ere dagoeneko Belartzako aparkalekuaren obrekin hasi direla Artian. Horretarako, 5.936.230 euroko inbertsioa egin dute eta 169 aparkaleku sortzea aurreikusi dute.