Harresilanda kaleko errepidea moztuta egongo da bi aste eta erdiz
Hilaren 27tik abenduaren 16ra egingo dituzte Santiago kale berritzeko dagozkien lanak. Oinezkoek uneoro igaro ahal izango dute.
Santiago kaleko lanak aurrera doaz eta erritmo onean gainera. Hori dela eta, datozen bi asteetan (hilaren 27tik abenduaren 16ra) Harresilanda kalean zenbait eskuhartze egingo dituzte. Horiek egiteko errepidea guztiz itxita egongo da. Dena den, bertako bizilagunek garajeetara sartzeko aukera izango dute Iturriberriko biribilgunetik Harresilanda kalera, kontrako norantzan eginez. Oinezkoentzako, berriz, bertatik igarotzeko pasabidea ezarriko dute eta uneoro igaro hala izango dira.