M8 Asanblada Feminista kalera irtengo da hilaren 25ean
Hilaren 25ean, Irun, Hondarribian eta Hendaian elkarretaratze eta performance bana egingo dituzte. Indarkeria matxista gaitzesteaz gain, Frantziako eta Espainiako estatuetan aurten hil dituzten 200 emakumeak gogoratuko dituzte.
M8 Asanblada Feministak Indarkeria Matxistaren Egunean kalera irteteko deia egin du, eta Irunen, Hondarribian eta Hendaian elkarretaratze eta performance bana deitu dituzte. Deialdiarekin emakumeek “oraindik ere” jasan behar dituzten indarkeria matxistak gaitzetsiko dituzte. Halaber, Frantziako eta Espainiako Estatuetan, eta Euskal Herrian 2024an hil dituzten 200 emakumeak gogoratuko dituzte.
Indarkeria matxista ukatzen duten Europako politika ultraeskuindarren aurrean egongo direla adierazi dute, erakusteko emakumeek egunero jasaten duten indarkeria existitzen dela. Indarkeria horiek desagertu arte ez direla geldituko aldarri izan dute. “Ezin dugu alde batera begiratu, eta beraz, ahotsa altxatuko dugu ohikatzeko gutako bat ukitzen baduzu, denok aurrean izango gaituzu” bukatu dute.
Deialdiak
Hendaiako tren geltokian 16:45ean finkatu dute hitzordua; Hondarribian, M8 plazan elkartuko dira 18:15ean; eta Irunen 19:30ean egin dute deialdia, Zabaltza plazan.