Hurrengo 'Familia ta Lagun' programa, hilaren 30ean
Txililab Haurtxokoan izango da eta 4 eta 11 urte bitarteko haurrei eta haien gurasoak gonbidatu dituzte. Hilaren 27a baino lehen eman beharko da izena.
Gaztartean zerbitzuak antolatzen duen Familia ta Lagun programaren bigarren saioaren berri eman du. Hilaren 30ean izango da Txikilab Haurtxokoan (Jose Antonio Loidi Bizkarrondo, 12), 10:30etatik 12:30etara, eta 4 eta 11 urte bitarteko haurrei eta haien gurasoei begirakoa da.
Xedea, aisialdi denboraz gozatzeko espazioa sortzea da. Bertan, ekimen sortzaile, dibertigarri eta hezigarriak eskaintzen dituzte, esate baterako, urezko kirolak, yoga, bizikletan paseoak eta familychef. Bigarren saio honetan txikiei artistak izateko aukera eskainiko zaie, liburu artistiko bat eta zigilu pertsonalizatuak sortuz.
Ekimena doakoa eta izena eman behar da parte hartu ahal izateko, bihartik 27ra bitarteko epean. Plaza mugatuak dira.