Elkarretaratzera deitu dute Euskararen Egunean
Abenduaren 3an elkartzeko dei egin dute AEK-k, Aitzondok, Betti Gottik eta Irunabarrek. San Juan plazan izango da elkarretaratzea, 19:00etan.
Abenduaren 3an, Euskararen Egunean elkarretaratzera deitu dute 19:30etarako San Juan plazan Irungo AEK-k, Aitzondo Irungo Euskara Elkarteak, Betti Gottik eta Irunabar Irungo Bertsoaren Bilguneak. Hurrengo astean deialdiari buruzko xehetasun gehiago emango dituzte.