Eguberrietako programazio osoa argitaratu dute
'Gabonetan, hator hator Irunera' lelopean aurkeztu dute aurtengo Eguberrietako egitaraua. Santomasak programazioaren parte dira eta Goxua N' Salsa talde iruindarrak joko du Urdanibia plzan.
Pasa den astean Eguberrietako kanpainaren berri eman zuten Irungo Udalak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak, baina egitaraua ixteke zegoen. Gaur goizean iragarri dituzte kartela eta programazio zehatza zein diren. Kartel iragarlea Nerea Bermejo Miss Bermi ilustratzaile irundarrak egin du.
Aurtengo egitaraua “dimentsio handikoa izango da”, eta abenduaren erdialdean hasiko da eta abenduaren 12an Eguberrietako kontzertua eskainiko du Atzokoak Abesbatzak eta Udal Kontserbatorioko Orkestrak. Bi egun geroago, abenduaren 14an Rodrigo Cuevas asturiarrak kontzertua eskainiko du Amaia KZn eta sarrera gutxi geratzen dira salgai.
Abenduaren 15ean Eguberrietako ongintzazko kontzertua eskainiko du ere Ametsa Abesbatzak baina oraingoan Ma non troppo orkestrarekin batera.Bildutako dirua Gabriel Faure eta Giacomo Puccini konpositoreak omenduko dituzte, haien heriotzaren mendeurrenean.
Eguberrietako kontzertuak ez du hutsik egingo eta Irun Hiria Musika Bandaren kontzertu hau abenduaren 20an izango da. Programazioaren barruan sartu dute San Tomas Eguna eta Goxua N’ Salsa talde iruindarra igoko da Urdanibia plazako oholtzara.