Zaisa Txingudi garaipen gosez geratu da
Euskal ligako liderren zelaian jokatu dute Plaiaundikoek, eta markagailuan 81 eta 5ekoarekin bukatu da partida.
Zaisa Txingudi taldeak Errioxan jokatu du pasa den asteburuan eta partida oso zailari egin behar izan diote aurre. La Rioja izan dute aurkari, Euskal lehenengo mailako irabazlea. Liderren kontra aritzeak dakarren zailtasunaz gain, Plaiaundikoak azken asteetako lesioek asko ahuldu dute taldea. Dena den, etxekoak “duintasunez” aritu dela ziurtatu du Iñigo Camarero eta Leire Muñoz entrenatzaileek.
Defentsa azkar ibili zen eta erasoan gauza berriak probatzen aritu ziren ere. Errioxakoek, aldiz, txuri beltzen plakaketak hausten joan dira eta haien aldeko entseguak lortzen.
Nagusitasun argia izan du lehenengo zatiak, etxekoek zortzi entsegu eta bost eraldaketa lortu baizituzten 50 eta 0 iritsiz atsedenaldira.
Bigarren zatian, Zaisa Txingudik iniziatiba hartu du eta erasoan hobeto ibili da, Rioja bere zelaian sartuz eta diziplinaz jokatuz. Errioxarrek gero eta presioa handiagoa izan dute Plaiaundikoengatik, eta gero eta zigor kolpe gehiago egin zituzten.
Lehenengo hamar minutuetan aldi baterako bi kaleratze izan zituen Riojak eta, orduan, Txingudik azken bultzada emateko indarrak aurkitu zituen. 50.minutuan, Ioritz Francok aurrelariekin jokatutako zigor kolpe batean, indarrez sartu da Aitor Asurmendi entsegu-eremura iristeko (50-5).
Riojak jokoa menperatzen jarraitu du, baina diziplina ezak ere eta hirugarren txartel horia jaso dute bost minutu geroago. Fisikoki oso zorrotza izaten ari zen partida, baina maila mantentzen jakin du Zaisa Txingudik.
Azkeneko minutuetan, errioxarrek aldea handitzen joan dira amaierako 81 eta 5ekoa lortuz.
Txingudiren aldetik Aitor Asurmendi, Iñaki Lantxo, Aritz Rodriguez, Xabi Sanchez, Jon Mediavilla, Hector Pescador, Ioritz Franco, Lutxo Etxebarria, Carlos Lora (kapitaina), Ekain Hiribarren, Odin Gutierrez eta Alberto Robleda zelairatu dira.