Trafiko istripu bateko gertaerak argitzeko kolaborazioa eskatu du udalak
Joan den hilaren 13an Hondarribia kalean izandako istripuaren gertakariak argitzeko eskatu dute kolaborazioa. Informazioa duenak 943 50 55 55 telefonora deitzeko eskatu dute.
Pasa den hilaren 13an oinezko baten eta ziklomotor baten arteko istripua gertatu zen Hondarribia kalean, Lezo kalearen parean. Istripua 20:05ean izan zen eta motor gidaria Hondarribirako noranzkoan joaten ari zen.
Gertaeraren nondik norakoak argitu nahi ditu Irungo Udalak eta horretarako herritarrei kolaborazioa eskatu diete. Informaziorik duenak 943 50 55 55 telefono zenbakira deitzeko eskatu dute.