Pintaketa faxista agertu da Hondarribian
'Europa babestu' pintaketa agertu da Hondarribian. 'Faxismoa borrokatu' lema agertu da gainetik margotua.
Gedar hedabideak zabaldu duenez, Hondarribiko kai berrian Europa babestu lema eta harrotasun zuria aldarrikatzeko sinbolo nazia agertu dela jakinarazi du Bidasoako Gazte Koordinadora Sozialistak. Faxismoa borrokatu lema eta mailua eta igitaiaren pintaketarekin ezkutatua izan da lema faxista.
Geroz eta nabariagoa den faxismoaren gorakadaren aurrean, modu antolatuan erantzutera deitu du Gazte Koordinadora Sozialistak.