Kamioi batek su hartu du AP-8 errepidean, Katea parean
BI kamioik talka egin dute AP-8ko bosgarren kilometroan, 09:30ean. Autobidea guztiz itxita egon da baina dagoeneko Baionarako noranzkoan irekita dago. Segurtasun Sailak oraindik ez daki zauriturik dagoen.
AP-8 autobidea itxi egin berri dute bi kamioik talka egin dutelako. Eusko Jaurlaritzaren arabera, kamioietako batek su hartu du baina oraindik ez dute argitu zauriturik dagoen. Istripua 09:30ean izan da Katea parean, eta errepidea itxita egon bada ere, dagoeneko ireki egin dute Baionako noranzkoan. [Informazioa eguneratzen ari gara].