Jaitzubian egurra doan jasotzeko puntua jarriko dute
Txingudi Ikastolaren inguruko zuhaitzak kimatzeko lanak hasi ditu udalak. Pilatutako adar eta egurrak herritarren eskura jarriko dituzte.
Zuhaitzen kimaketa lanak hasi ditu Hondarribiko Udaleko brigadak eta iaz Hondartzan egindako garbiketaren ondoren egin zuten bezala, hurrengo egunetan lan horien ondorioz sortzen den egur guztia herritarren eskura jarriko dute. Une honetan Txingudi Ikastolaren inguruan ari dira kimaketa lanak egiten, eta beraz, adar eta egur zatiak Jaitzubia Elkartearen aparkalekuan pilatuko dituzte. Interesa duen edonor pasa daiteke bertatik egurra hartzera.