Irungo eguberriak: hamaika plan gazte zein helduentzat
Izotz-pistak, haurrentzako atrakzioak, merkatarien eta artisauen azoka, BeVeggie jaialdi beganoa, kaleetako ikuskizunak, Olentzeroren erakusketa eta askoz gehiago
Abenduaren 4an argiak piztuko dituzte San Juan plazako ekitaldian, Irungo eguberriei hasiera emateko. Egutegi oparoa eskaini du hiriak aurten ere, haur, gazte zein heldu entretenitzeko planak antolatuz: bi izotz-pista, haurrentzako atrakzio ugari, merkatarien eta artisauen azoka, BeVeggie jaialdi beganoa, kaleetako ikuskizunak (kontzertuak, txarangak…), Olentzeroren zein Jaiotzaren erakusketak, eta askoz gehiago. Bertakoez eta ingurukoez gain, kanpoko jendea erakarri nahi dute, urte osoko turismoari bultzada eman eta bertoko ekonomia sustatzeko.
Izotz-pista handiena, 800m2 ingurukoa, Luis Mariano lorategietan egongo da abenduaren 13tik urtarrilaren 6ra arte. Bestea, txikixeagoa, Sarjia parkean egongo da, non tirolina bat eta haurrentzako instalatutako beste atrakzio batzuk ere egongo diren: eguberrietako herrixka, jarduera karpa eta ludoteka zerbitzu bat. Hortaz gain, Antzara plazan txirrista erraldoi bat egongo da, eta aurten, nobedade moduan: bi curling pista, adin guztietako launa taldeetan jolastu ahal izateko.
Merkatarien eta artisauen azokari dagokionez, Zabaltza plazan jarriko dira hiriko hogei merkatari eta artisau baino gehiago, abenduaren 13tik urtarrilera 5era bitartean (abenduaren 25ean eta urtarrilaren 1ean izan ezik).
Gabonetako otorduetan aukera begetariano edo beganoa nahiago duenak, erakustoki zabala izango du abenduaren 6tik 8ra artean Ficobak antolatutako BeVeggie jaialdian: elikagai begetal eta beganoak ez ezik, bestelako zerbitzu eta produktuak ere izango dira eskuragarri (kosmetikoak, moda, etab.).
Plan-sorta aberatsa eskainiko digute irungo kaleek, argi eta apaingarriez girotuta egoteaz gain, abesbatzen emanaldiak, zinema egokitua, gaming gune bat eta aisialdirako jarduera gehiago izango baitira denon eskuragarri. Ez dago aitzakiarik, hortaz, aurtengo lemari men ez egiteko: “Gabonetan, hator, hator Irunera”.
Eguberrietan izango direnen ordutegien berri jakiteko, joan Irungo Udalaren webgunera.