Gabonak, falta direnak oroituz
Minbiziaren Aurka Gipuzkoan elkarteak gabonetako doluari aurre egiteko tailerra antolatu du, senide edo lagun bat berriki galdu duenari zuzenduta
Gabonak data bereziak izan ohi dira denontzat, jaiek dituzten sinbolismo eta esanahia izaki, baina berriki hurbileko norbait galdu duenarentzat, are gehiago. Izan ere, familiakoak elkartzeko garaia izan ohi da, jende maitearen alboan ospatzekoa. Ez da harritzekoa egunotan hurbilekoren baten galera modu sakon eta mingarriagoan sentitzea.
Horregatik, Minbiziaren Aurka Gipuzkoan elkarteak, ‘Gabonak eta dolua” tailerra antolatu du, berriki norbait galdu duenari zuzenduta. Helburua dolu prozesu horretan emozioak modu samurragoan kudeatu ahal izatea da, elkarteko profesionalen gida eta taldearen babesari esker.
Saioa hilaren 28an izango da, 12.00etatik 14.00etara, Palmera Monteron (4. Aretoa). Doakoa da guztiz.
Izena emateko webguneara jo edo deitu telefono zenbaki honetara: 943 45 77 22.