Irungo Udalaren abisu, kexa eta iradokizunen zerbitzua, eredugarria
EUDELek antolatutako jardunbide egokien jardunaldietan eredu "oso ontzat" jarri dute udalaren zerbitzu hau. Sergio Javier udal ordezkaria bertan izan zen.
Irungo Udalak 1997an sortu zuen abisu, kexa eta iradokizunak egiteko zerbitzua, eta atzo EUDELek antolatutako jardunbide egokiei buruzko jardunaldian eredu “oso ontzat” jarri zuten udal zerbitzu hau.
Bertan izan zen Sergio Javier Herritarrentzako Arretako udal ordezkaria eta “oso harro” zeudela adierazi zuen, zerbitzuaren funtzionamendu onari esker jardunaldi horietan egoteagatik. “Funtsezkoa da udalok herritarren eguneroko bizitzako arazoak entzun eta konpontzen jarraitzea, gure hiriak toki atsegin, seguru eta erosoak izan daitezen denontzat” azaldu zuen.
Zerbitzu honek 2023an erabiltzaileen errekorra egin zuen, 6.234 lagunek erabili baitzuten zerbitzua. Joera hau azken hamar urteetako goranzko joera handiena izan da. Eskaera bakoitzari 2023an erantzuteko bataz besteko denbora 6,47 egunekoa da; luzeagoa 2022koa baino. Udalak aurreratu du luzapenaren arrazoiak aztertu dituztela eta aurten aurreko urteetako bidera itzultzea aurreikusi dutela; alegia, ia lau egunera.