Bigarrenez bildu da Hondarribiko Euskara Mahaia
Aisialdi eta kirol elkarteetan egin nahi den lanketaren inguruan hausnartu eta proposamenak egin zituzten Euskara Mahaiaren bigarren bileran.
Hilaren 12an bildu zen bigarrenez Hondarribiko Euskara Mahaia. Bigarren bilera horretan, orain artean egindako lanketaren eguneraketa egin eta hurrengo egitasmoen berri eman zuen Garoa Lekuona Euskara zinegotziak. Ondoren, aisialdi eta kirol elkarteetan egin nahi den lanketaren inguruan hausnartu eta proposamenak egin zituzten bertaratutakoek.
Euskara zinegotziak eskerrak eman dizkie bileran parte hartu zuten kirol elkarte, aisialdi elkarte, herri eragile eta norbanakoei, “elkarlana ezinbestekoa delako Hondarribian euskaraz bizitzeko”.