Bi urre Jaitzubiarentzat Espainiako Txapelketan
Jaitzubia Zaldiketa Eskolako Coro Benitok eta Ruben Fernandok garaipena lortu zuten Sevillan jokatutako Espainiako Hipikako Beteranoen Txapelketan, taldekako kategorian.
Iragan asteburuan Sevillako Pineda Hipika Klubean 2024ko Espainiako Hipikako Beteranoen Txapelketa jokatu zen, eta Irungo Jaitzubia Zaldiketa Eskolako kideak bikain aritu ziren Andaluziako hiriburuan, bi urrezko dominarekin itzuli baitira etxera. Jaitzubiak bi kiderekin bidaiatu zuen Espainiako Txapelketara, eta Coro Benitok Contargos Star zaldiarekin eta Ruben Fernandok Z-Voltaire zaldiarekin garaipena lortu zuten, taldekako kategorian.
Benito eta Fernando Euskadiko Hipika Federazioko Ruben Gomezen gidaritzapean aritu ziren Sevillan, Ane Borde eta Emilio Valiente taldekideekin. Orotara, hamalau taldek jokatu zuten Espainiako Txapelketa, eta euskal ordezkaritza denetan onena izan zen.