331 bisitari jaso ditu aurten Lapurriturriko informazio puntuak
Lapurriturri informazio puntuaren ikasturte honetako balantzea egin du udalak. 54 egunez egon da irekita eta 388 informazio eskaera egin dira.
Pasa den hilabetean bukatu zen Aiako Harrian dagoen Lapurriturri informazio puntuaren denboraldia. Hartara, ikasturtearen balantzea egin du gaur Borja Olazabal Grapen Jasangarriko ordezkariak.
Informazio puntua dagoeneko Aiako Harriko erreferentzietako puntu bat bilakatu dela iragarri du Olazabalek, eta informazioa emateaz gain, ondare naturala aberasteko eta zabaltzeko ekimenak aberasteko balio du ere puntu honek.
Guztira, 331 bisitari izan ditu informazio puntuak; bestetik, mendizaleen kontsulta espezifikoak erantzun dituzte ere eta 388 izan dira. Kontsulta horiek guztiak irekita egon den 54 egunetan egin dira.
Lapurriturriren arrakasta antolatzen dituzten doako txangoengatik eta irteerengatik dela uste du Olazabalek. Irteeretan gidari bat egoten da eta Aiako Harriko naturagunea definitzen duten ezaugarri guztiak ezagutzeko.
Txango eta irteerari dagokienez, bost jarduera antolatu dituzte Lapurriturritik, eta bost jardueretako plaza guztiak bete egin dira. Mineralei eta fosilei buruzko tailerrak eman ziren; irteerak egin ziren Lapurriturri inguruko polinizatzaileak eta zuhaitzak ezagutzeko; baita perretxiko eta onddoen berri jakiteko ere.