Garaipena eta porrota Txingudi Errugbiren taldeentzat
Zaisa Txingudikoak nabarmen nagusitu ziren Mungiako zelaian (15-22); Biok Txingudik, aldiz, galdu egin zuten liderren aurka Gasteizen (48-0).
Zaisa Txingudik lehenbiziko garaipena dastatu du asteburu honetan, Mungiako Uribealdearen aurka jokatutako partidan. Partida ez zuten ondo hasi, baina esperientzia baliatu zuten aurreratu ahal izateko. Hala, hirugarren minutuan entsegu bat egin eta markagailuan lehenak izatea lortu zuten (0-5).
Mungiakoak azkar, hiru minututara erantzun zuten eta markagailua berdindu zuten (5-5). Aurreko partidetan antzera, defentsa gogor ibili ziren ahariaren hamabostekoa eta etxekoen erasoak gelditu ahal izan dute. Hogeigarren minutuan, Plaiaundikoek beste bost puntu lortu dituzte Lutxo Etxebarriaren entseguari esker (5-10). Atsedenaldira irabazten iritsi da Txingudi, baina Uribealdeak edozein momentuan eman ziezaioken buelta partidari.
Izan ere, bigarren zatiko bosgarren minutuan, etxekoen bigarren entsegua eta eraldaketa iritsi ziren (12-10). Hamar minutu geroago, aldea handitu dute hagen artean ostikatutako zigor kolpe batekin (15-10). Uribealdeak norgehiagoka kontrolpean izan du ordura arte, markagailuan baina baita ere jokoan. Txingudik animoak baretu behar izan ditu jokaldiak eratzen joateko pixkanaka eta bizkaitarrak pixkanaka gailentzeko.
Erreakzioa 73. minutuan iritsi zitzaien, Carlos Lora irundarrak defentsa-lerroa hautsi eta Ekain Hiribarreni baloia eman ondoren. Hamar metro korrika egin eta entsegua egitea lortu zuten eta Etxebarriak ez du hutsik egin ostikada botatzerakoan eta Zaisa Txingudik berriro jarri zen aurretik markagailuan (15-17).
Beste kolpe bat emateko aukera ere izan zuten Plaiaundikoek, partida bukatzeko hiru minutu falta zirenean. Ioritz Francok bizkaitarrek eskuin hegalean utzi duten zuloa ikusi zuen eta entsegu eremura bakarrik iritsi da hirurogei metroko sprint-a egin ondoren (15-22).
Garaipen honek sailkapenean ez du eraginik izango, Zaisa Txingudi azken postuan jarraituko baitu lau punturekin. Hala ere, taldearen animoak igo egin dira, hurrengo partidarako garrantzitsua izango dena, Logroñora bidaiatu beharko baitu.
Lehenengo hamabostekoa honako hauek osatu zuten: Aitor Asurmendi, Xabi Sánchez, Aritz Rodriguez, Jeno Kocsis, Jon Mediavilla, Imanol Rodriguez, Carlos Lora (kapitaina), Hector Pescador, Ioritz Franco, Lutxo Etxebarria, Pablo Besga, Mikel Genua, Ekain Hiribarren, Odin Gutierrez eta Alberto Robleda. Odei Alonsok aulkian hasi du partida.
Biok Txingudik, porrota jasan zuen
Liderraren etxean jokatu zuen atzo Biok Txingudik irabaztea lan zaila izango zela jakinda, baina ezer ez dela ezinezkoa ere argi izanda. Lehenengo minutuetan baloiak ez zuen jabe argirik izan eta erasoak alde batetik zein bestetik iritsi zitzaizkien. Hamargarren minutuan, Txingudi izan da markagailua irekitzekotan egon dena, baina zigor kolpearen jaurtiketak zutoinean eman du.
Lehen unetik argi geratu da aurkariaren akatsak aprobetxatzen jakingo zuen taldeak eramango zuela garaipena eta hori Gaztedi izan zen. Hamaikagarren minutuan, kanpora atera ez zen ostikada bat aprobetxatuz, etxekoen lehenengo entsegua iritsi da eta, hogei eta zortzigarren minutuan, ruck baten defentsan sortutako hutsunea baliatuz, bigarren marka egin zuten (12-0).
Gaztediren animoek gora egin zuten, jokoaren intentsitatea ere igo egin zen eta, atsedenaldiaren aurretik, beste bi entsegu lortu zituzten 32 eta 40. minutuetan (24-0).
Bigarren zatian, Biok Txingudik ez zuen etsi eta markagailua iraultzera atera zen zelaira. Lehenengo minutuetan gertatu zenaren antzera, indarrak parekatuak egon dira, baina gasteiztarrak izan dira egoera kontrolpean izan dutenak. Puntuak berrogei eta zazpigarren minutuan iritsi dira, etxekoen entsegu eraldatu batekin (31-0) eta, zazpi minutu geroago, aldea handitu dute beste entsegu batekin (36-0).
Plaiaundiko taldeak gasteiztarren zelaian jokatzeko aukera izan du, baina ez du lortu markagailua mugitzea. Azkeneko minutuetan, beste bi entsegu lortu ditu amaierako 48 eta 0-489a jartzeko.
Biok Txingudiren hamabostekoan Alazne Macicior, Garazi Santos, Saioa Gartzia, Sandra Ramos, Camille Buros, Lohitzun Aia, Miren Fernandez (kapitaina), Lea Etxebarrieta, Enara Arruti, Alba Saiz, Laida Rodriguez, Paola Vega, Naroa de la Fuente, Uxune Aranburu eta Leire Muñoz Cao aritu dira. Aulkian hasi dira Maren Santa Cruz, Lucia Duran, Haizea Rodriguez, Lupe Pescador Maddi Garmendia, Maddalen Alberdi, Irati Beraiz eta Lur Gaston.
Sailkapenean ez dago aldaketarik eta Biok Txingudi beste aste batez mantenduko da bigarren postuan.