Balaztak bizikletak jasoko ditu Valentziara bideratzeko
Bizikleta eman nahi duenak hilaren 13an eraman dezake Balazta elkartera, 10:00etatik 13:00etara eta 17:00etatik 20:00etara.
Valentzian tanta hotzaren ondorioz kaltetuak izan diren herritarrei laguntzeko egitasmoa abiatu du Donostiako Kalapie elkarteak, Soterranya elkartearen eskariari erantzunez. Hondamendiaren ondorioz milaka bizikleta desagertu dira eta beraz, bizikletak, zaharrak zein berriak, dohaintzan emateko deia egin dute elkarteek.
Bidasoaldeko Balazta elkarteak ere bat egin nahi izan du egitasmoarekin eta bizikletak jasotzeko egun bat ezarri du: ekarpena egin nahi duenak hilaren 13an (asteazkena), 10:00etatik 13:00etara eta 17:00etatik 20:00etara eraman beharko du bizikleta elkarteak Irunen duen egoitzara (Euskal Herria hiribidea). Egun horretan ezinezkoa izan ez gero, 943 966 885 telefonora deitu daiteke, alternatiba adosteko.