UNIRE, soldadura arloko azoka, Ficoban bigarrengoz
UNIRE, Ficobak CESOL-elkin elkarlanean soldadura eta lotura-teknologien bueltan sustatutako azoka profesionala, 2025eko martxoaren 18an eta 19an burutuko da.
UNIRE material anitzen soldaduran eta lotura-teknologietan espezializatutako azoka profesionala da, Ficobak CESOLekin (Soldaduran eta Lotura Teknologien Espainiako elkartea) lankidetzan bigarrengoz sustatzen duena. 2025eko martxoaren 18an eta 19an burutuko da. Tartean, gazte profesionalei zein ikasleei zuzendutako soldadura-lehiaketa bat antolatu dute, saritzat Essenen (Alemania) egingo den munduko soldadura-txapelketan lehiatzeko aukera eskainiko duena. Halaber, Call for speakers hitzaldiak gauzatuko dituzte, mahai-inguruen bidez azken berrikuntzak partekatu eta ezagutza trukatzeko asmoz.
Azoka honek sektoreko enpresen ekosistema biltzea du helburu, horrela negozio-sortzea, ezagutza-trukea eta gazteen talentua bultzatzeko.
Parte hartu nahi duten enpresek deskontua (Early Bird deiturikoa) eskuratu dezakete hilaren 28ra arte.
Informazio gehiagorako, joan azokaren webgunera.