'Pequeña velocidad' ezagutzeko beste erakusketa bat
Luis Marianoko lorategietan pabiloia ezagutzeko argazki erakusketa jarriko du Nicolas Gerendiain elkarteak hilaren 9tik 17ra. Gainera, esparruari buruzko liburuxkak eta txapak banatzen egongo dira hilaren 9an.
Bost kontzentrazio esparru izan ziren Irunen frankismoan eta zutik dirauen bakarra Pequeña velocidad deiturikoa da. Irungo talde memorialistak lanean ari dira memoria historikorako leku izenda dezaten. Izan ere, ViaIrun proiektuagatik eraisteko arriskuan egon daiteke.
Era berean, esparruari buruzkoak gizarteratzeko lanean ari dira eta pabiloiaren argazki erakusketa bat jarriko dute Luis Marianoko lorategietan, hilaren 9tik 17ra iraungo duena.
Nicolas Gerendiain Irungo Errepublikarrak elkarteak antolatu du, eta erakusketaz gain, hilaren 9an 10:30ean hasita, pabiloiari buruzko informazio liburuxkak eta txapak banatzen arituko dira, Luis Marianon bertan.